XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sei detenitu eta zauritu asko DonostianArrasaten zazpirehunen bat lagun kalean poliziak jo zuen arte.
DONOSTIA (EGIN).- Poliziak ez zuen HB, EMK eta LKIk konbokaturiko manifestaziorik mamitzen utzi Donostian igandean eta horren aktuazioak Boulevardean, Askatasunaren Ibilbidean eta Egian zentratu ziren, non modurik indiskriminatuenaz aktuatu baitzuen.
Manifestanteen dispertsio horrek erabat zaildu egiten du jendearen kopuru ajustatu bat ematea.
Migel Castells, Soto, Lizarralde eta Makazaga, HBko ordezkariek prentsaurrekoan atzo Donostiako udaletxean adierazi zutenez, 500en bat irten ziren Boulevardetik poliziak inguratu eta sakabanatu zituen arte.
Askatasunaren Ibilbidean bigarren konzentrazioa eman zen.
Bien bitartean talde asko zebilen barreiaturik Askatasunaren Ibilbidera doazen kaleetatik zehar.
Kontxako barandillan ere jendea nabaria zen hamabietatik ordu bietara bitartean eta Egian goizeko 10etatik ari zen jendea poliziarengandik begiratzeko barrikadak jarriz.
Leku guzti horietan poliziak modurik itsuenean jo zuen.
Castellsek aditzera eman zuenez, Abenidan bereziki taldeak ziren lekuetara jotzen zuen poliziak, inguratu eta itsu itsuan harrapatzen zituztenei jotzeko.
Aktuazio horren ondorioz asko dira zaurituak eta kolpatuak.
Prentsaurrekoaren bukaeran aditzera eman zutenez, dei zabala egiten diete guztiei lehenbaitlehen koalizioak Eustasio Amilibia kalearen 9.ean duen sedera ager daitezen, Giza Eskubideen Erakundeetara behar diren protestak agertzera joateko, datoak bildu nahi baitira.
Gazte taldeek ihes egiten zutelarik, jende edadetua izan zen zigortuena igandeko manifestazio horretan.
Horietako zenbait poliziarekin eztabaidan hasten omen zen eta haiek sekulakoak eman.
Zaurituez gainera seiren bat izan ziren detenituak igande goizean zehar.
Igandekoak hemen zeinek agintzen duen erakutsi zuela behin eta berriro azpimarkatu ondoren, poliziaren aktuazioak giza eskubideen alorrean suposatzen duen infrakzioa aipatu zuen senadore eta abokatuak.
Udaletxeko balkoian ikurriña bakarrik eta inguruko kaleetan Avia dezente zirelarik zazpirehunen bat lagun bildu ziren Arrasateko plazan manifestazioari hasiera emateko.
Avia horiek atzetik zituztelarik pare bat buelta eman zizkioten herriari aipatu manifestanteek une batetan ibilgailuetatik salto egin eta jendetza horren kontra itsu itsuan poliziak jotzen hasi ziren arte.
Jendeak aurpegi eman zien poliziei eta eguerdiko ordu biak aldera arte istiluak izan ziren herri horretan bizpahirutan talde dezenteak bilduz.
Arratsaldeko 7ak aldera berriro talde sakabanatuak irten ziren kalera hamarrak aldera arte poliziari ihesi manifestazio intentoak burutzeko.
Goizeko kargaren ondorioa zauritu eta kolpatu dezente izan ziren, horien artean emakumezko edadetu bat, zeinak lurrera erortzean kolpe txar bat hartu baitzuen buruan.
Goizean mitin labur bat egin zen plazan HB, EMK eta LKIko ordezkariek hitz bi egin zituztelarik.
Donostiako detenituak mintzoEsan bezala sei lagun detenitu zituzten igandean Donostian Aberri Egunaren buruan.
Horiek Manuel Altuna Arregi, Zestoako EMK-ko kontzejala, Juan Galipienzo Matute, Demetrio Valiente, Orbegozoko langilea, Alberto Muñoz Zufia, Irungoa, Leonen soldaduska egiten ari den gasteiztar bat eta Arrasateko bat izan ziren.
Horietako hiruk gertatuaren berri eman diote egunkari honi.
Boulevardean aipaturiko manifestazio laburra sakabanatu ondoren Askatasunaren Ibilbidetik zehar Alderdi Eder aldera jo zuen bigarren kontzentrazio batek eta polizia inguratu zitzaionean, jendea nahasten hasi zen eta polizia joka ekitean manifestazioa sakabanatu egin zen.
Kafetegietako sila eta mahaiekin barrikadak ere egin ziren.
Gazte honek ez zuen zergatik lasterka egiten zuen esplikatzeko betarik izan.
Furgoi batetan sartu zuten eta lurrean luze luze bota.
Han ere joka segi zuten,
Antza denez, gasteiztarra andregaiarekin etorri zen Donostian eguna pasatzera eta Kontxan zehar paseatzen ari zen poliziak manifestazioaren kontra jo zuenean beste detenitu batek adierazi duenez.
Poliziaren furgoiak jendearen kontra sartu zirenean, askok plaiara salto egin zuten eta soldadu hori lasai lasai geratu zen begira.
Poliziak etorri eta atzeman zuten inolako esplikaziorik gabe.
Detenituok eskuak bizkarrean loturik furgoian sartu eta udaletxe atzera eraman zituzten, furgoi zelular batetara.
Grosen detenitutako hirugarren gazte bat ekarri eraman zuten furgoi horretara ondoren.
Hirugarren honek kontatu duenez auzo horretan ere taldeska dezente aritu ziren kalean.
Detenitu hori Hotel Londres inguruan harrapatu zuten.
Hirugarren hau ez zuten ez esposatu ez kolpatu.
Sei detenituak Gobernu Zibilera eraman zituzten eta gaua han pasa ondoren atzo goizean irten ziren kalera inolako kargurik gabe.